Zure, zuen minutuak behar ditugu lana sortzen jarraitzeko; izan ere, lana da Mozambike, Brasil eta Kubako milioika pertsonen bizitza aldatzeko giltzarria.
Proiektuarekin bat egin nahi al duzu gure helburuak lortzeko?
Nelson-en moduan, 100.000 pertsona baino gehiagok euren lurrak erein ahal ditzatzen.
Tusha bezalako nekazariek jarduera produktiborako sarbidea izan dezaten.
Paula eta Julianaren antzera, komunitatetik kanpo ere euren eskubideengatik borroka dezaten.
Kenia eta Juanen antzera, euren ekonomia bultzatzen dituzten kooperatibak sor ditzaten.
Mundukiden 17 urte daramatzagu Hegoaldeko herrialdeetan lanean, garapen sozioekonomiko iraunkorra bermatzen duten gizabanako zein kolektiboak diren gaitasunak modu kooperatiboan sendotzeko. 2015. urtean, 80.000 pertsona baino gehiagori eskaini genion gure laguntza euren bizitza lanaren bitartez hobe zezaten.
Hona iritsi bazara, seguruenik, Mundukideko bazkide egin nahiko duzu. Jarraian, zure laneko minutu bat eskaintzeagatik hilabetean egin dezakezun ekarpena kalkulatu ahal izango duzu.
Nahiago dut kalkulagailua ez erabili. Badakit zenbateko ekarpena egin nahi dudan.
Itzuli kalkulagailura.
Bazkide izanagatik, gure lanaren inguruko informazio eguneratua jaso, eta zure ekarpenari esker lortu dugun eraginaren berri izango duzu. Era berean, zure zalantzak argituko ditugu, eta kontuan izango dugu zure iritzia. Baina, batez ere, pertsona askori bizitza ematen lagunduko diguzu.